Musikaren inguruan jorratuko dute aurten Debako Hitzaldi Zikloa

Debako Udaleko Euskara Batzordeak pasa den urtean antolatu zuen Hitzaldi Zikloak, irailaren 8an izango du jarraipena. Herriak musikarekin duen harremanarengatik, aurten, Hitzaldi Zikloa musikara bideratu dute.
Bigarren edizio honetan hiru helburu nagusi azpimarratu dituzte, batetik, euskal musikak eta musikagileek talde identitatearen eraikuntzan izan dezaketen, eta izan duten eragina aztertzea. Bestetik, herriko taldeek Deban izan duten eragina aztertu ondoren, euskarazko eragile aktibo izateko proposamena egitea, eta azkenik, talde bakoitzaren egoeraren araberako urrats zehatzak proposatzea.
Irailaren 8an, ostegunean, arratsaldeko 19:00etan izango da lehen hitzordua eta Eñaut Elorrieta (Ken Zazpi) eta Iñaki Urruzola (Mondragon Unibertsitatea) izango dira hizlari nagusiak.
Irailaren 16an, ostiralean, Josu Zabala (Hertzainak, 7 Eskale, Gu ta Gutarrak...) jardungo da musikariek dituzten eginkizun sozialen inguruan.
Azkenik, irailaren 23an izango da zikloaren azken hitzordua, eta Josu Larrinagak (Sozilogoa) gidatuko du.
Saio guztiak Kultur Etxean egingo dira, eta hitzaldiaren ekitaldien artean, dokumentalak eta kultur emanaldiak antolatuko dira, antolatzaileek aurrerago zehaztuko dituztenak.