Musikagela Weekend, Donostian
Irabazi asmorik gabeko musika elkarteen topaketa egingo dute hilaren 17an eta 18an Donostian, Egiako kultur etxean. Kontzertuak, azoka eta hitzaldiak izango dira, besteak beste.
Kontzertuei dagokienez, hilaren 17an, The Rock Sifredi Band eta Ilegales -argazkian- taldeek joko dute, eta larunbatean, Ydiliak, Melmacek eta Polaroidek.
Hitzaldi eta mahai inguruetan -larunbatean, hilak 18, izango dira- Internetek musikaren munduan eragin duen iraultza izango dute mintzagai. Zer onura eta buruhauste ekarri dizkien azalduko dute. Esate baterako, sarean autogestioa eta banaketa lanak aurrera eramateko nola jokatu behar duen aztertuko dute.
Buenawista Prolleckziom's-en ekimena da Musikagela Weekend.