Musika urbanoaren festibala egingo dute Maulen

Musika urbanoaren festibala egingo dute Maulen Xiberoots eta Gatom arituko dira, besteak beste, bi eguneko iraupena izango duen jaialdian. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/musika-urbanoaren-festibala-egingo-dute-maulen/@@download/image/hitzez hitz 2.png
2022/09/23

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Xiberoots eta Gatom arituko dira, besteak beste, bi eguneko iraupena izango duen jaialdian.
Musika urbanoaren festibala egingo dute Maulen

Hitza Hitz musika urbanoaren festibala egingo da lehen aldiz Maule-Lextarren gaur eta bihar. Hogei artista arituko dira Jai Alai ondoko zelaian, eta reggaea, duba, rapa, drum’n bassa eta elektroa estiloak entzun ahal izango dituzte bertaratzen direnek.

Festibalerat elkarteak antolatu du jaialdia. Gaualdi bat antolatu eta berrehun pertsona inguru joan zirela ikusita, festibala antolatzea erabaki zuten. Antolatzaileen arabera, artistak ezagutzeko parada emango diete musikazaleei eta baita artistei Euskal Herria ezagutzeko ere. 

Gaur, 19:00etatik aurrera, Xiberoots, Gatom, Ziztada & Rlantz, Bisou, Elisa Do Brasil, IPhaze, Anticeptik eta Darktek arituko dira. Bihar, berriz, Dj Reimy, Dancefloor Patroller, Dj Matafan, ProleteR, Al'Tarba, Dooz Kawa, Dirty Zoo, Rakoon, Skillz, Flyou, Gonzi eta Conrank izango dira.

Jaialdirako sarrerak hemen eros daitezke.