Musika prestakuntza tailer berriak martxan jarri dituzte Bilbon

Musika prestakuntza tailer berriak martxan jarri dituzte Bilbon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/musika-prestakuntza-tailer-berriak-martxan-jarri-dituzte-bilbon/@@download/image/20121121940Borja_Barrueta.jpg
2012/12/13
berria
Musika prestakuntza tailer berriak martxan jarri dituzte Bilbon
Bilboko Udal Musika Eskolak bost ikasgai berri eskainiko ditu 2012ko musika prestakuntza tailerretan. Hala, eskolatik kanpo izen ematen dutenek ere bateria, txalaparta, biola, piano eta Errenazimendu eta Barrokoko dantzen inguruan dituzten ezagutzak zabaldu ahal izango dituzte.

Irakasleen artean maila handiko profesionalak bilduko dira. Besteak beste, Gatibu eta Jorge Drexler bezalako ospetsuekin aritu den Borja Barrueta bateria-jolea eta Oreka TX taldeko Harkaitz Martinez eta Igor Otxoa izango dira; azken hauek txalaparta klaseaz arduratuko dira. Peio Otano antzinako musikan berezitua den koreografo eta konposatzaileak emango du dantzen tailerra.

Plaza kopuru mugatua dute ikastaroek, eta haietan izen emateko epea irekita dago, lekuak betetzen diren arte. Edozeinek parte hartu dezake haietan, nahiz eta hasiera batean musika eskolako ikasleek beren ezagutzak hobetzeko helburua duten.

Tailerretan entzule gisara parte hartu daiteke10 euro ordainduta, baina taldean edota bakarka ere jaso ahal izango dira klaseak. Iraupena eta prezioa modalitatearen, ikasgaiaren eta iraupenaren araberakoak izango dira.

Egutegia


Bateria Master class
Borja Barrueta
Martxoan eta maiatzean, 12 orduko iraupena, 19:30etatik 21:30etara
Prezioa: 40 euro
Plaza mugatuak

Dantza historikoa eta dantza tradizionala: Errenazimendutik Barrokora
Peio Otano
Apirilak 28, larunbata. 3 orduko iraupena, 10:00etatik 13:00tara
Prezioa: 10 euro
Bilborock aretoan

Biola Master class
Castor Navarte
Otsailaren 28 eta 29, eta martxoaren 1 eta 2. 16:00etatik 20:00etara
Prezioa: 50 eta 30 eurotako bakarkako klaseak (60 edo 30 minutukoak)
10 euro entzule gisa

Txalaparta ikastaroa
Oreka TX
Martxoaren 14 eta 15ean, 17:30etatik 20:30etara
Prezioa: 20 euro

Piano Master class
Luis Fernando Barandiaran
Martxoaren 14 eta 15ean, 16:30etatik 20:00etara
Prezioa: 50 eta 30 euroko bakarkako klaseak (60 edo 30 minututakoak)
10 euro entzule gisa