Musika plataformak errentagarritasun gutxien duten artistak kaleratzen ari dira
Musika digitalaren panorama eraldaketa etengabean dago. Gain-ekoiztea da nagusi eta kontrolik gabeko grabazio pilaketek kalitatearekin talka egiten dute.
2023 honetako irailaren erdialdean, Altafonte diskoetxe eta banatzaile digitalak mila artista baino gehiagori jakinarazi zion euren kontratuak amaitutzat ematen zituztela. Arrazoia? Altafontek banatzen zituen artista hauen grabazioak errendimendu eskasa zuten merkatuan. Albiste honek gutxiengoarengana iristen ziren artistak egoera prekarioan utzi zituen, beste banatzaileen atea jotzera behartuz. Miguel Martorel, Altafonteko zuzendariaren esanetan, erabaki hau estrategia baten zati da, jada kontsakratutako artistetan erdiratu nahi baitute edo behintzat hazteko potentziala dutenetan, euren irizpideen arabera, errendimendu nahikoa ez duten horiek baztertuz.
Bestalde, Deezer, munduko streaming plataforma handienetkoak, Universal ekoiztetxe multinazionalarekin egindako akordioak musikalak ez diren audio pistak mugatuko eta artisten artean irabaziak modu bidezkoagoan banatuko ditu. Arauen aldaketa hau, Frantzian jada txertatua dagoena, herrialde gehiagotara zabalduko da urtarriletik aurrera eta banatzaile digital guztiei eta milaka eta milaka sortzaileri eragingo die. Milatik gora entzule dituzten zenbait artistek, hilabeteko irabaziak jasotzeko, edukiak kalitate baxuan igotzen dituzte, eta pizgarri hori kenduko dute hori gerta ez dadin. Irabaziak kalitatezko edukiak igotzen dituztenek soilik izango dituzte.
Aipatutako bi erabakiek, garai digital honetan, industria musikalaran erronka islatzen duten: eduki gehiegi egotearen arazoa. Luminate, datuen azterketak burutzen dituen erakundearen arabera, 2023an Spotify bezalako plataformetan egunero 120.000 pista gehitzen dira, hau da, hilabetero 3.6 milioi abesti berri. Honek saturazio bat eragin du streaming plataformetan, entzuleari kalitatezko musika berria aurkitzea zailduz.
Ainara LeGardon musikariak, propietate intelektualean aditua denak, eldiario.es komunikabideari egindako adierazpenen arabera kalitate artistikoa zenbakiekin ari da lortzen eta plataformak euren interes ekonomiko propioaren alde ari dira lanean. Musika erakunde gutxi batzuren esku egoteak artisten artean hierarkiak sortu ditu eta artista txikienak erakunde erraldoien erabakien mende gelditu dira.
Kezka gehigarri bat ere badago: gehiegizko ekoizpen honek ingurumenean eragiten duen kaltea. Zenbait eta audio pista gehiago sortu, hauek biltegiratzen diren zerbitzariek energia gehiago kontsumitzen dute, eta beraz, epe luzera ez da eredu jasangarria.
Argi dagoena da, datu hauek musika industriaren hausnarketa sakona behar dutela. Negozio ereduak eta banaketa praktikak bizitzen ari garen garaiekin bat egin behar dute, eskaintza eta eskariaren arteko oreka lortuz, artistek eskubideak babestuz eta ingurumenean pentsatuz.
