Musika klasikoaren jaialdia hasi da

Musika klasikoaren jaialdia hasi da https://www.gaztezulo.eus/albisteak/musika-klasikoaren-jaialdia-hasi-da/@@download/image/2010896564boris_godunov_01.jpg
2012/12/13
berria
Musika klasikoaren jaialdia hasi da
Iraila hasiera arte izango dira emanaldiak. Errusia da musika jaialdiaren ardatza eta Gergiev zuzendaria izan da Donostian izandako lehen izar handia.Aurten ere Ordu Gaztea izeneko ekimena jarri dute indarrean; 30 urtetik beherakoek hiru euroren truke eskuratu ahal izango dituzte sarrerak Kursaal eta Victoria Eugeniako emanaldietarako, kontzertua hasi baino ordu erdi lehenago, betiere sarrerak geratzen badira.


Hona hemen egitarauaren zertzelada batzuk:

Kursaal

Auditorioan Mariinski Orkestra Sinfonikoak eta Donostiako Orfeoiak joko dute gaur, hilaren 17an eta 18an Liverpooleko Orkestra Filarmonikoaren txanda izango da eta 26an eta 27an, Boris Godunov opera antzeztuko dute. Bestalde, erabilera anitzeko geletan, Smash Ensemble (hilaren 24an), Ensemble Krater (hilaren 26an) eta Ensemble Recherche (hilaren 28an)  jardungo dira hilaren bukaeran.

Victoria Eugenia
Elisabeth Leonskaha
(hilaren 10ean) eta Rafael Blechacz (hilaren 27an) piano jotzaileak eta Tokyo soka laukote entzutetsua (hilaren 29an) ariko dira, besteak beste.

Chillida Leku
Aurreko urteetan bezala, Hamabostaldiak Chillida Lekun hartuko du ostatu egun batzuetan. Marta Zabaleta&Migel Borges (hilaren 15ean) piano jotzaileek, Iñaki Alberdi akordeoi jotzaileak (hilaren 22an) eta Iwona Sobotka sopranoak (hilaren 29an) euren sorkuntzak erakutsiko dituzte.

Musikari gazteak
Hiru emanaldi izango dira Miramar jauregian.  Asurmendik, Federico Kurtzek eta Henar Rodriguezek osatutako Made in Trio (hilaren 23an), Trio Scherzando (hilaren 24an) eta Ensemble Interludio (hilaren 25ean).

Antzinako musika
Alexandre Theraud
piano jotzailea eta Nova Lux Ensemble ikusteko aukera egongo da, Santa Teresa komentuan.

Organo zikloa
Gaurtik ostirala bitarte. Juan de la Rubia eta Ana Belen Garciak, Loreto Aramendik eta Alize Mendizabalek osatutako hirukotea dira parte hartuko duten organo jotzaileetako batzuk.