Musika klasikoa abuztuan Arabako hainbat herritan

Musika klasikoa abuztuan Arabako hainbat herritan Sei kontzertu izango dira guztira abuztuaren 8tik 27ra bitartean. Lehen kontzertua Eltziegon izango da, Kairos Project Ensemble-ren eskutik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/musika-klasikoa-abuztuan-arabako-hainbat-herritan/@@download/image/pisu txikia.png
2021/07/30

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Sei kontzertu izango dira guztira abuztuaren 8tik 27ra bitartean. Lehen kontzertua Eltziegon izango da, Kairos Project Ensemble-ren eskutik.
Musika klasikoa abuztuan Arabako hainbat herritan

Donostiako Musika Hamabostaldiarekin lankidetzan Araban antolatutako Musika Klasikoko Zikloak sei kontzertu eskainiko ditu abuztu honetan. Kontzertuak abuztuaren 8tik 27ra izango dira lurraldeko sei herritan: Eltziego, Artziniega, Lantaron, Santikurutze Kanpezu, Kuartango eta Zalduondo. 

Abuztuaren 8an Kairos Project Ensemble arituko da, 20:30ean, Eltziegoko San Andres elizan. Adiskidetasunetik eta borondatetik sortutako asmo handiko proiektua da, ganbera musikaz arlo eta formazio guztietan gozatzeko.

Zabaleta Colome Puig hirukotea Artziniegako Jasokundeko Andra Mariaren elizan izango da abuztuaren 12an, 19:30ean.  Marta Zabaleta, Josep Colome eta Laia Puig-ek osatzen dute hirukotea, eta interpretazioaren eta pedagogiaren arloan ibilbide sendoa duten hiru musikari dira, ganbera musikarekiko interesarekin lotuta.

Abuztuaren 21ean, bi hitzordu izango dira. Cassado bikoteak joko du Fontetxako (Lantaron) Orgazko Jauregia eta Dorrearen monumentu multzoan, 19:00etan. Bere musikaltasun eta sentiberatasun bikainagatik nazioartean txalotua, bikote honek publikoa eta kritika espezializatua erakarri ditu bere originaltasun eta karismari esker. Egun berean, 19:30ean, Santikurutze Kanpezuko Jasokundeko Andre Mariaren elizan arituko dira Liana Gourdija & Josu Okiñena. Gourdjia biolinistak eta Okiñena pianistak bikote egonkor bat osatu dute, barrokotik hasi eta XXI. mendera arteko konposizioak interpretatuz. Euskal errepertorioa biolin eta pianorako berreskuratzeko lan egin dute, baita elkarrekin editatu eta grabatu ere.

Silvia Marques eta Gorka Hermosa Zuhatzu Kuartangoko Bainuetxeko Antzokira hurbilduko dira abuztuaren 25ean, 19:00etan. Silvia Marquez klabezinista aragoiarraren eta Gorka Hermosa euskal soinujolearen elkarketak bakoitzak bere karreran erakutsitako talentua berretsi du.

Azkenik, abuztuaren 27an, Soinuaren Bidaia izango da Zalduondoko San Saturnino elizan, 20:00etan. Alberto Urretxo Bilboko Orkestra Sinfonikoko tronboi-jolea buru duen taldea da. Hainbat ikuskizun eskaintzen ditu, musika sortu berriaren eta artearen zabalkundearen alde eginez. Bere jardueraren barruan aipatzekoak dira aipatutako kontzertuak, dantzarekin uztartutakoak, jarduera didaktikoa eta CDak.