Musika jaialdia 'Infozazpi' irratiaren bosgarren urteurrena ospatzeko

Musika jaialdia 'Infozazpi' irratiaren bosgarren urteurrena ospatzeko https://www.gaztezulo.eus/albisteak/musika-jaialdia-infozazpi-irratiaren-bosgarren-urteurrena-ospatzeko/@@download/image/2011275139info7_musika.jpg
2012/12/13
berria
Musika jaialdia 'Infozazpi' irratiaren bosgarren urteurrena ospatzeko
Otsailaren 19rako –larunbata– proposatu dute hitzordua: 20:00etan Hernaniko Tilos plazan. 

Infozazpi irratiak bost urte bete ditu, eta orain arteko ibilbidea ospatzeko, musikal jaialdia antolatzen ari dira hilaren 19rako, Hernanin.

Arratsaldeko 20:00tan emango diote hasiera egitarauari euskal rapeatzaileen topaketarekin. Lapurdiko MAK, Arabako Indarrap, Nafarroako Goienetxe Anaiak, Bizkaiko Norte Apache eta Gipuzkoako %100 Gourmet taldeak ariko dira zuzenean Tilos plazan –gaztetxean, euria ari badu–. Bien bitartean, graffitilariak arduratuko dia rap doinuek lagunduta inguruari kolorea jartzen eta, gainera, Zaparrada batukadak ere mugiaraziko ditu bertaratzen direnak.

Ondoren, 23:00ak aldera, kontzertuen txanda helduko da. The Sparteens eta Afu taldeek doinu dantzagarriak ekarriko dituzte eta, azkenik, Sirokaren rock kantek emango diote amaiera kontzertuei. Hala ere, gaua luzatu nahi duenak, horretarako aukera izango du Daddy Jeff eta Sound Sister musika jartzaileen eskutik.

'Geroz eta gehiago' leloa aukeratu dute Infozazpi irratikoek bost urte beteta aurrera begira abiatu duten kanpainarako. Irratiaren itzala gero eta zabalagoa izan dadin baita euren azken helburua. Infozazpiren seinalea gero eta leku gehiagotara helarazi nahi dute, gero eta bazkide gehiago bildu nahi dituzte eta, era berean, gero eta programazio osotuagoa eskaini nahi dute.

Zorionak Infozazpi, eta urte askotarako!