Musika Gida Morea jaio da!

Musika Gida Morea jaio da! Apenas emakumezkorik ez dagoela euskal eszenan iruditzen zaizu? Aurreiritzi horiekin puskatu eta euskal musikako emakumezko sortzaileak eta hauen taldeak ezagutzeko parada eskaintzen du Musika Gida Morea webguneak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/musika-gida-morea-jaio-da/@@download/image/descarga.png
2019/11/19

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Apenas emakumezkorik ez dagoela euskal eszenan iruditzen zaizu? Aurreiritzi horiekin puskatu eta euskal musikako emakumezko sortzaileak eta hauen taldeak ezagutzeko parada eskaintzen du Musika Gida Morea webguneak.
Musika Gida Morea jaio da!

Zer da Musika Gida Morea?
Iparragirre Rock Elkarteak bultzatutako ekimen hau autokritikatik sortu da. Bertan, urteroko programazioan emakumez osaturiko taldeak bermatzea izan da helburuetako bat. Ohartu dira ordea, askotan helburu hau bete gabe geratu ohi dela. Egoera honi buelta emateko ahaleginetan hainbat galderekin topatu dira: zein oztoporekin egiten dugu taldak egunerokotasunean? Zein da hain barneratuta dugun musika eredua? Benetan hain gutxi al dira emakumezkoz osatutako taldeak? Zergatik ez ditugu ezagutzen?

Galdera guzti hauei erantzun bat eman nahian sortu da Musika Gida Morea. Horrela, emakumeen presentzia duen edozein talderi buruzko informazioa jasoko duen datu base zabal eta digital bat sortu nahi izan da, kontzertuak antolatzerakoan, desinformazioa ez dadin aitzakia izan emakumezkoak kontratatzerako orduan.

Ekimen honetan aukera dago taldearen izenen bidez edo musika motaren bidez bilatzeko artistak. Horrez gain, alfabetikoki ordenatu daitezke edota emakume kopuruaren. Behin artistaren edo talderen baten profilean sartuta, bertan honen estiloa, taldekide kopurua, jatorria eta bere musikaren deskribapen lapur bat eskaintzen ditu lehen begiratuan. Apur bat sakonduz ordea, argitaratutako azken bideoa ere azaltzen da eta baita taldearekin edo musikariarekin harremanetan jartzeko kontaktua ere.

Nola lagundu dezaket?
Talderen bat falta dela uste baduzu gainera, edo talde bati buruzko informazio gehigarriren bat helarazi nahi baduzu web gunean izena eman daiteke eta fitxa zuk zeuk bete. Horrela, taldeen zerrenda haziz joatea espero da eta horrekin, web gunean aurki daitezkeen mapa eta grafika ezberdinak aldatuz joango dira, euskal eszenan emakumezkoen presentziaren inguruko errealitate zehatzagoa emanaz.

Ekimen zinez interesgarria emakumezko musikariei ikusgarritasuna emateko, kontzertuak antolatzen dituztenei lana errazteko eta entzuleei artista berriak deskubritzeko. Behin ikusita galdera ezinbestekoa da:  nola ez zitzaion aurretik inori okurritu horrelako zerbait? Sartu eta saltseatu!