Musika Festibal Ttipia izango da bihar Hendaian

Musika Festibal Ttipia izango da bihar Hendaian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/musika-festibal-ttipia-izango-da-bihar-hendaian/@@download/image/2012830630hendaia_festibala.jpg
2012/12/13
berria
Hendaiako Ostatuek eta IPK elkarteak abian jarri duen egitasmoari esker musikaz gozatu ahal izango da bihar arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Guztira zazpi emanaldi izango dira eta kontzertuetatik haratago pintxoak doan eskainiko dituzte.

The Lookers, Quessada, Tobacco Road, Paminondas, Stephane Dessein, Lune Delachance eta Islaia taldeak izango dira, besteak beste, bihar –abuztuak 31– Hendaiako hainbat ostatutan ikusgai izango diren taldeak.
Hendaiako ostatuek IPK elkartearekin egin duen elkarlanari esker izango dira bihar, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Barouf, Txirrimiri, Barmout, Ttipia, Kote Kafe, Bar Van eta Kanttu ostatuetan nagusituko diren emanaldiak.
Gustu guztiei tartea utziko dio bihar Musika Festibal Ttipiak, hainbat estilo entzun ahal izango baitituzte bihar Hendaiako ostatuetara bertaratzen direnek. Kontzertuetaz aparte, bestalde, ostatuek IPK elkartearekin batera abian jarri duten egitasmoan pintxoak doan eskuratu ahal izango dira.

Egitaraua:


18:00etatik 19:00etara Barouf Ostatuan:
The Lookers (Ziburu) Garaje
19:00etatik 20:00etara Txirrimiri Ostatuan:
Quessada (Tarbes) Folk
20:00etatik 21:00etara Barmout Ostatuan:
Tobacco Road (Gasteiz) Country
21:00etatik 22:00etara Ttipia Ostatuan:
Paminondas (Pau) One band man
22:30etatik 22:00etara Koté Kafen:
Stephanie Dessein (Hendaia) Chanson
22:00etatik 23:00etara Bar Vanen
Lune Delachance (Dax) Folk
23:00etatik 00:00etara Kanttu Ostatuan
Islaia (Larressoro) Post Rock

Info guztia: Agendan