Musika eta zinemarako sarrerak nahi?

Lauroba eta UK Bill Hernaniko Gala aretoan ariko dira hilaren 22an, osteguna. Eta honetarako ere bost sarrera bikoitz ditugu harpidedunen artean banatzeko. Asteazkena, hilak 21, baino lehen e-posta gaztezulo@gaztezulo.com helbidera bidali besterik ez duzu. Erraza, ala?
Musika baino gehiago zinema gustatzen bazaizu eta giza eskubideei loturiko auziek arduratzen bazaituzte, hilaren 23tik 30era bitarte Donostian izanen den Giza Eskubideen Zinemaldia duzu erreferente, ziur. Astebetez, solasaldiez gain, film luzeak, film laburrak eta erakusketak izango dira hirian ikusgai. GAZTEZULOk bost filmetarako hiruna sarrera ditu, eta zureak izan daitezke. Zozketa poltsan zure izen-abizenak sartzea nahi baduzu, bidali e-posta gaztezulo@gaztezulo.com helbidera osteguna, hilak 22, baino lehen. Ez ahaztu intereseko duzun film horren izena aipatzea!
Honako pelikula hauetarako sarrerak ditugu:
The Women in White. (Gry Whitner, 2009). 2003ko udaberrian Fidel Castroren agintearen kontrako 80 gizonezko atxilo hartu zituzten. Haien emazteek dute hitza dokumentalean. Hilaren 25ean, igandea, 22:30ean.
Polytechnique. (Denis Villeneuve, 2009). Montrealen 1989an eskola batean izandako sarraskiari buruzko filma da. Gizon batek eskolara jo zuen, arma bat eskutan zuela, ahalik eta emakume gehien erail nahian. Hilaren 26an, astelehena,16:30ean.
Crude (Joe Berlinger, 2009). Ekuadorreko 30.000 indigenak AEBetako Texaseko petrolio enpresa auzitara daramate, haien lurrak kutsatu dituelakoan. Hilaren 27an, asteartea,16:30ean.
My neighbour my killer (Ane Aghion). Ruandako genozidioaren ostean hutuen eta tutsien arteko harremanak bere onera ekartzeko saiakeren berri ematen du. Hilaren 28an, asteazkena, 16:30ean.
La doctrina del Shock. (Michael Winterbotton, 2009). Sistemak zenbait hondamendi, hala nola Indonesiako Tsunamia eta New Orleanseko urakana, gestionatzeko duen moduak merkatu librea ezartzeko helburua duela defendatzen du dokumentalak. Hilaren 29an, osteguna, 22:30ean.