Kultur egitasmoak musika eta dantza ikuskizunez beteko du Nafarroa

Kultur egitasmoak musika eta dantza ikuskizunez beteko du Nafarroa Liher, Ezpalak, Ibil Bedi eta beste hainbat talderen emanaldiak izango dira irailera bitarte lurraldeko hainbat tokitan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/musika-eta-dantza-ikuskizunez-beteko-du-nafarroa-kultur-egitasmoak/@@download/image/globo.png
2022/06/28

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Liher, Ezpalak, Ibil Bedi eta beste hainbat talderen emanaldiak izango dira irailera bitarte lurraldeko hainbat tokitan.
Kultur egitasmoak musika eta dantza ikuskizunez beteko du Nafarroa

Vianako Printzea Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatutako Kultur programaren 27. edizioa martxan da eta irailaren 11ra bitartean egingo da Nafarroako 40 herri eta enklabetan. Kultur eskaintza zabala izango da, eta publikoak musika-proposamen ugari eta sormen-fabrika baten ibilbidea eta obra ezagutuko ditu. Ikuskizunetatik hogeita bost inguru nafar jatorriko talde eta artistek garatuko dituzte.

Programa honen helburua Nafarroako lurraldean kalitatezko arte eskaintza anitza zabaltzea eta sustatzea da, eta baita bertako entitateekin aritzea ere zeregin horretan. Era berean, ondare natural, historiko eta artistikoa ere balioetsi nahi dute, musika eta dantza ekintzak programatuz. Ostegunetik igandera izango dira ekintzak eta haiekin batera, ingurua ezagutzeko jarduerak ere antolatuko dira. 

Musika eta dantza ikuskizun hauek izango dira, besteak beste, egitarauaren barruan: Bastardix, Zaruk, Liher, Ezpalak, Kimua dantza taldearen Generoa, The Trikiteens, Suakai, Gabezin, Ibil Bedi, Skabidean, eta Kuttune. 

Edizio honetan poema, pintura eta eskultura uztartzen dituen erakusketa ere izango da ikusgai uztailaren 1etik 31ra. Mikel Belaskoainen Lilura, olerki magikoak lana Bertizko lorategi botanikoan, proiekzio aretoan eta erakusketa aretoan paratuko dute. Kultur sorkuntzako fabrika bat zer den eta nola funtzionatzen duen erakutsiko du.

Egitarauaren inguruko xehetasun guztiak hemen kontsulta daitezke.