Musika eta antzerkia, asteburu honetan Gernika-Lumon

Gospel doinuak, performanceak, antzezlanak... Denetarik izango da gaur hasi abenduak 13 eta igandera bitarte Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian, Elai-Alai Aretoan eta Andra Mari elizan. Baina egitaraua ez da lau egunetara mugatuko, eta datorren asteetan ere hainbat ekitaldi eskainiko dituzte.
Gernika-Lumoko Kulturetxeak eta KomunikArtez-ek antolaturik, kultur ekitaldiz beteriko asteburua prestatu gaur hasi eta igandera bitarte. Egitarau potentearen baitan, gaur iluntzeko kontzertua azpimarratu behar da: 20:00etan Lizeo Antzokian Mississippi Mass Choir gospel taldeak musika beltz indartsua eskainiko du.
Bihar, abenduaren 14a, halaber, Javier Martinez eta M. Tonellik Affabulazzione performancea eskainiko dute 19:30etik aurrera Elai-Alai aretoan. Passolini, Dante, Euripides eta Tonelliren testuetan oinarritutako ikuskizuna da, gerraren kontrako alegatua egiten duena.
Larunbatean, bestetik, Gaudeamus Koralak kontzertua eskainiko du Andra Mari elizan, iluntzeko 20:30etan, eta igandean Glu Glu Producciones antzerki konpainiak prestatu berri duen obra antzeztuko du 19:30ean euskaraz hurrengo egunean gaztelerazko emanaldia izango da: Su Txikian. Txillare baserrian izandako bake elkarrizketak ditu oinarri, eta horien errepasoa egingo dute.
Musika, antzerkia eta ikuskizunak izango dira aurtengo Gabonetako protagonistak Gernika-Lumon. Hona hemen datozen asteetako egitaraua:
Abenduaren 22a, larunbata
Gernikako Andara Mari Koralaren kontzertua, dohain, Andra Mari elizan, 20:00etan
Abenduaren 22a, larunbata
El Txef a Band Live musika emanaldia Lizeo Antzokian 20:30ean
Abenduaren 28a, ostirala
Sol Magunak, Maribel Salasek eta Gemma Martinezek Tipos de Tipas emanaldia aurkeztuko dute Lizeo Antzokian 20:30ean
Abenduaren 29a, larunbata
Kalika Teatroak Olentzero eta kantu miragarria aurkeztuko du Lizeo Antzokian, 17:00etan

Eta datorren asteetan...