Musikak gure garunean askotariko eragin positiboak ditu

Musikak gure garunean askotariko eragin positiboak ditu Musika gure bizitzetako zati izan ohi da. Poz, tristura, maitasun eta nostalgia momentuetan lagun izan ohi dugu. Baina bere ahalmen emozionalaz haratago, bazenekien musika egunero entzuteak guree garunean eragin positiboak izan litzakeela? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/musika-entzuteak-gure-garunean-duen-eragin-positiboa/@@download/image/vista-superior-chica-auriculares.jpg
2023/12/14
Musika gure bizitzetako zati izan ohi da. Poz, tristura, maitasun eta nostalgia momentuetan lagun izan ohi dugu. Baina bere ahalmen emozionalaz haratago, bazenekien musika egunero entzuteak guree garunean eragin positiboak izan litzakeela?
Musikak gure garunean askotariko eragin positiboak ditu

Musikak gure garunean eragiteko gaitasuna du, askotariko onurak oparituz. Hona hemen zientziak frogatutako batzuk:

Urte luzez hamaika ikerketa burutu dira musikaren eragina gehiago ezagutzeko xedez. Bereziki gainbehera kognitiboa pairatzen duten adineko pertsonetan musikak izan ditzakeen efektuak aztertu dira. 2000. urtearen hasieran aurkitu zenaren arabera, musika praktikatzeak adinduei maila kognitiboa hobetzen die. Hau da, instrumentu bat jotzeak adineko pertsonen buru osasunean eragin positiboa du.

Alta, ez da beharrezkoa instrumentu batekin bertutetsua izatea onura horiek eskuratzeko. Instrumentu bat jotzen ikasteko denbora edo talentua ez baduzu ere, musika entzuteak soilik onurak dakartza. Ikerketa ezberdinek frogatu dute musikak eragin onuragarriak dituela memorian, produktibitatean eta ongizate orokorrean.

Musikak gure garunean duen eragin interesgarrienetako bat memoria hobetzeko gaitasuna da. Inoiz entzun al duzu zure bizitzako momentu zehatz batera eramaten zaituen abesti bat? Hala bada, jakin musikak melodia jakin bati lotutako oroitzapenak gogora ekartzeko gaitasuna duela. 2016an burututako ikerketa baten arabera, gure gustuko abestiak entzuteak memoria hobetzen laguntzen digu eta gure bizitzako momentu zehatzak gogora ekartzen dizkigu.

Memorian eragiteaz gain, musikak gure produktibitatea gehitu lezake. Askotan ingurune zaratatsuetan egon ohi gara, gure kontzentratzeko ahalmena murrizten dutenak. Kasu hauetan musika entzutea irtenbide eraginkorra zan liteke. 2014an burututako ikerketa batek aurkitutakoaren arabera, musikaren esposizio pasioak, bereziki musika klasikoarenak, gure prozesamenduaren abiadura azkartu lezake, baita laneko memoria eta atalkako oroimena adineko pertsonetan. Honek esan nahi du lan egiten dugun bitartean musika entzuteak gure gaitasun kognitiboak hazi litzakeela eta produktiboagoak bilakatu.

Laburbilduz, musika egunero entzuteak eragin positiboak ditu gure garunean. Melomanoa bazara edo besterik gabe zure gustuko abestiak entzutea gustatzen bazaizu, askotariko onurez gozatu ahalko duzu: memoria hobetu, produktibitatea gehitu edo besterik gabe zoriontsuago bilakatuko zaitu.

Beraz, sakatu play eta gozatu musikak eskaini ditzakeen onurez. Ahal baduzu, saiatu instrumentu bat jotzen ikasten. Ikerketen arabera, instrumentu bat jotzeak garun osasunean are eta eragin positiboagoak ditu. Murgildu musikaren munduan eta mantendu zure garuna gazte eta osasuntsu.