Musika emanaldiak egunotan Lapurdin

Musika emanaldiak egunotan Lapurdin Niko Etxart, Odei Barroso, eta Pettiren musika-saioak izango dira gaur eta bihar Urruñan, Ziburun eta Itsasun. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/musika-emanaldiak-egunotan-lapurdin/@@download/image/petti albiste.png
2021/12/03

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Niko Etxart, Odei Barroso, eta Pettiren musika-saioak izango dira gaur eta bihar Urruñan, Ziburun eta Itsasun.
Musika emanaldiak egunotan Lapurdin

Asteburura begira ohikoa izaten da musika kontzertuak ugaritzea eta hala izango da Lapurdin ere egunotan. Gaur Niko Etxarten emanaldia izango da Urruñan eta freestyle rap ikuskizuna Ziburun. Bihar, berriz, Petti musikaria arituko da jotzen Itsasun. 

Etxarten emanaldia otorduarekin batera lotu dute, kontzertu-afaria izango baita Urruñako Xaia ostatuan egingo dutena. 20:00etatik aurrera hasiko da eta tokia hartzeko 05 47 75 07 02 telefono zenbakira deitu behar da. Niko Etxart zuberoarra ibilbide luzeko musikaria da, euskal kantagintza herrikoia eta rock and rolla, tradizioa eta modernitatea, ederki uztartzen jakin duena. Bakarkako hainbat lan kaleratu ditu, azkena Minuette 2005ean. Azken urteetan askoren artean egindako diskoren batean edo bestean ere parte hartu du eta baita kolaborazioren batean ere. Oholtza gainean musika eskaintzeko grinarik ez du galdu eta Urruñako ostatura gerturatzen direnek gozatua hartzeko aukera izango dute zalantzarik gabe.

Ziburun, berriz, Euskararen Urtaroa egitasmoari amaiera emateko, freestyle rap saioa izango da, 20:30ean, erabilera anitzeko gelan. Iñaki ViñaspreHaritz CasabalEgoitz Zelaia eta Odei Barroso rapean arituko dira, Eguren DJ-arekin batera. Aurkezle batek gaiak eta hainbat ariketa proposatuko dizkie eta raperoak jokoan sartuko dira hitzak inprobisatuz eta DJ-aren musika jarraituz. Edaria eta jatekoa izango dela jakinarazi dute antolatzaileek eta 13 urtetik gorakoei dagoela zuzendua.

Bihar, berriz, Petti musikari beratarraren txanda izango da, Itsasuko Indianoenean. 19:00etatik aurrera irekiko dute ostatua, pintxo-potea egiteko, eta 20:30ean izango da kontzertua. Anari, Txuma Murugarren, Rafa Rueda eta beste hainbat musikarekin batera kolaboratu du Pettik eta bakarkako hainbat disko argitaratu ditu, azkena iaz kaleratuko Manipulazio estrategiak. Bertako kantuak aurkeztuko ditu Itsasuko emanaldian.