'Musika dibertigarria da' programaren kontzertu didaktikoak egingo dituzte Bilbon

'Musika dibertigarria da' programaren kontzertu didaktikoak egingo dituzte Bilbon Euskal Barrok Ensembleren emanaldia izango da lehena, ostiralean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/musika-dibertigarria-da-programaren-kontzertu-didaktikoak-egingo-dituzte-bilbon/@@download/image/mm.jpeg
2023/04/17
Euskal Barrok Ensembleren emanaldia izango da lehena, ostiralean.
'Musika dibertigarria da' programaren kontzertu didaktikoak egingo dituzte Bilbon

Bilboko Udalak Musika dibertigarria da programaren kontzertu didaktikoen edizio berri bat egingo du ostiraletik maiatzaren 12ra bitarte, Bertendona Institutuan. Programaren xedea herritarren artean musikarekiko zaletasuna sustatzea eta publikoa musika klasikora eta beste musika genero batzuetara hurbiltzea da. 

Honako talde hauek parte hartuko dute: Euskal Barrok Ensemble; Ahaire Eho flauta laukotea; Arantza Aguirre eta Garazi Navas artistak; eta Joshua Edelman & Anita Gasti.

Euskal Barrok Ensembleren Euskelelea emanaldia izango da lehena, ostiralean, 18:00etan. Hiru urtetik gorako haur eta familiei eskainitako ipuin musikatua da, Juan Kruz Igerabide idazlearen testuak eta Irrimarraren ilustrazioak dituena.

Apirilaren 28an, Ahaire Eho flauta laukotearen ¡Música, Maestras! izango da. Gutun bidezko harreman bat aurkezten du, fikziozkoa, Cécile Chaminade, Yvonne Desportes, Sofiya Gubaidúlina eta beste emakume musikari batzuen biziak eta obrak erakutsiz.

Arantza Agirre eta Garazi Navasen Eskusoinua, musika-tresna bidaiari hori saioa egingo dute maiatzaren 5ean. Entzunez eta zentzumenen bidez egitekoa bidaia proposatzen da. Bidaia horretan, eskusoinuak itsasoz nahiz lehorrez egindako ibilbidea marraztuko dute.

Azkenik, maiatzaren 12an, Joshua Edelman eta Anita Gastiren Tribute to the Ladies of Jazz. Jazz munduan izandako emakume talentudunak eta borrokalarien,musikariak zein abeslariak, lana ekarriko dute oholtzara.

Emanaldietarako sarrerak bilbaokultura.eus webgunean eros daitezke. Sarrera batzuk ere gordeko dira aretoan bertan saltzeko, kontzertu bakoitza hasi baino ordubete lehenagotik.