Musika Bulegoa sariak 2020: Euskal kulturako eragile ezberdinei aitortza

Musika Bulegoa sariak 2020: Euskal kulturako eragile ezberdinei aitortza Aurtengo Musika Bulegoa sariek Euskal Herriko 11 musika talde, artista, erakunde, zein proiekturi aitortza egin die. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/musika-bulegoa-sariak-2020-euskal-kulturako-eragile-ezberdinei-aitortza/@@download/image/IMG_3797.jpg
2020/10/02

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Aurtengo Musika Bulegoa sariek Euskal Herriko 11 musika talde, artista, erakunde, zein proiekturi aitortza egin die.
Musika Bulegoa sariak 2020: Euskal kulturako eragile ezberdinei aitortza
Sari banaketa ekitaldia Gasteizko Jimmy Jazz aretoan burutu da. Bertan izan ziren Zea Mays taldea, Xabi Aburruzaga trikitilaria, Zukan hirukotea, Pascal Gaigne, Niña Coyote eta Chico Tornado, Maite Larburu, Bilboko Kafe Antzokiko ordezkariak, baita Euskal Barrokesemble, Eresbil Musikaren Artxiboa, Dupla eta Baloreak ere. Izen hauek guztiak izan ziren sarituak. 
 
Ekitaldia martxoan burutzekoa bazen ere, Covid-19a dela ate atzeratu egin behar izan zuten. Alta, orain egin den ekitaldian kultura segurua dela aldarrikatu nahi izan dute, azpimarratuz indarrean dauden segurtasun eta osasun neurriak zorrotz betetzen direla kultura sektorean eta burutzen diren ekitaldietan. 
 
Ilaski Serranok aurkeztu eta gidatu zuen sari banaketa eta zuzeneko musika ere entzun ahal izan zen. Honela, bertara hurbildutakoek Xabi Aburruzaga trikitaliaren melodiez gozatu ahal izan zuten, Zukan hirukotearen lanaz eta Duplaren musika dantzagarriaz.
Sarituek 2.000 euro jasotzeaz gain Fernando Mikelarena artistak diseinatutako eskultura bat ere jaso zuten. Sari hauek gauzatzeko Musika Bulego elkarteak Gasteizko Udalaren, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eta Etxepare Euskal Institutuaren laguntza jaso du.