Musika bilduma bat Psilocybe musika elkartearen 30. urteurrena ospatzeko

Musika bilduma bat Psilocybe musika elkartearen 30. urteurrena ospatzeko Bilduma osatzeko 19 taldek kanta propio bana grabatu dute. Diskoa datorren ekainaren 8an aurkeztuko da Psilocybenean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/musika-bilduma-bat-psilocybe-musika-elkartearen-30-urteurrena-ospatzeko/@@download/image/psilocybenea-aretoa-02.jpg
2024/05/21
Bilduma osatzeko 19 taldek kanta propio bana grabatu dute. Diskoa datorren ekainaren 8an aurkeztuko da Psilocybenean.
Musika bilduma bat Psilocybe musika elkartearen 30. urteurrena ospatzeko

Iaz Psilocybe musika elkarteak 30 urte bete zituen, eta honek kudeatzen duen Psilocybenea musika aretoak 15. Mende laurdena baino gehiago autokudeaketaren bidez musikarako esparruak zabaldu eta sortzen: entsegu lokalak, musika bildumak, jaialdiak, elkarguneak, irratia, diskoetxea, kontzertu aretoa...

Dut eta Lif talde ezagunak izan ziren sorreraren garaiaren erreferente nagusiak, belaunaldi hau izan zelarik Saindua Gaztetxearen itxieraren aurrean entsegu lokalak erreklamatu zituena. Lehen garai hau ‘Psilocybe Enea’ (autoekoizpena, 2001) bilduman islatu zen, eta aipatutako taldeez gain, Killing Moon, Pinbol, Semtex edo Dead Jauregi’s-en ekarpenak batu zituen.

Musikan murgildutako gazte belaunaldi oso bat erreferente bilakatu zen, eta belaunaldi berriak Psilocybera erakarri zituen. Hau ‘Psilocybe 10’ (Psilocybina, 2003) bilduman jaso zen. Bertan, hastapenetako taldeei berriak batu zitzaizkien: Kabul, Bloodseekers, Imago4, Coliflowers, Kalite... Era berean balio izan zuen Hondarribiko talde aitzindariak egitasmoan batzeko: Sorotan Bele edo Beti Mugan kasu.

Hauspoaldi honek, entsegu lokal autogestionatuez gain kontzertuak antolatzeko espazio bat erreklamatzera eraman zituen gazteak. Horrela, Hondarribiko udalaren laguntzaz, 2008an estreinatu zen Psilocybenea musika aretoa: erreferente bat Euskal Herriko musikaren ekosisteman, bai bertako taldeentzat nahiz kanpotarrentzat. Musika erdigunean jartzen duen espazioa da, bai entzulea, bai musikaria kontutan hartuz, musutruk lan egiten duten elkartekideen militantziak ahalbideturik.

Hiru hamarkadako ibilaldia modu oparoan ospatu genuen iaz, abuztuan burututako jaialdian izan zuelarik gailurra. Orain aurkezten dizuegun bilduma honek iazko ospakizunen lagina izan nahi du. Aipatutako bi bildumekin egin bezala gaur egungo Psilocyberen soziologia islatu nahi du, inoiz baino anitzagoa dena adin, genero, estilo eta pentsamenduan.

2023an zehar grabatutako kantak bildu ditu, Psilocybe musika elkarteko kideek eginak eta grabatuak. Zenbait talde egonkortuek egindako ekarpenak dira (Horzdun, Naica, The Arritmicks, Velozet...), beste batzuk berriki sortutako taldeenak (The Iiingles, TZAR, Krin, Müntzer, Skubi...) eta beste batzuk bildumarako propio sortutakoak (Julz, Gornutz, Linternakin...). 

Bildumaren diseinua irudiak ere elkartekideek sortuak izan dira, autokudeaketa, harro, muturrera eramanez. Hona hemen ekainaren 8an kaleratuko den bilduman parte hartu duten taldeen (eta abestien) zerrenda osoa: 

THE IIINGLES / Airbnb
Psilocybenean ospatutako bertsio gau baten harira sortutako taldea. Emakumeez osatutako taldeen bertsioez osatutako kontzertuak ematen dituzte. Hau da euren lehen abestia, bildumarako propio sortua.

KRIN / Zaldiak
The Cramps-en garajea eta The Doors-en psikodelia nahasten duen taldea. Karlos Osinagarakin grabatutako lehen lan luzea kaleratzear dute.

KOSMAIKOSIN / Iragana
Gorpuzkingz taldearen errautsetatik sortutako elektronika eta trap proposamena. 2022-an kaleratu zuten lehen lan luzea: Apotheke.  

JULZ / Segitu behar dut
SextySexers taldeko gitarrista izan zen Julen Irazokiren proiektu berria.

MÜNTZER / Atzo
Citizen, Mushroom Caffeine eta Psilocybeko hainbat taldetan ibilitako musikarien egitasmo berria. Lehen EP-a grabatu berri dute: Rokanrol klixe.

THE ARRITMICKS / Licence to born
Psilocybenea aretoa hainbatetan hankaz gora jarritako reggae taldea. 2022an grabatu zuten beraien lehen lan luzea:Txiruliru style.

LEFTHOOK / The last dance
Irunen sortutako metal/rock progresibo instrumentala jorratzen duen taldearen ibilbidea isten duen abestia.

VELOZET / Motozerraren gerratea
Bloodseekers punk-rock taldearen ibilbidea amaitu ondoren Miliko gitarristak abiatutako proiektua, Mikel Tife ahotsean (Luz de Putas). 2017an kaleratu zuten Deabru Berri Baten Jaiotza.

HORZDUN / Higiezina
2018az geroztik Euskal Herriko doom eta sludge-aren erreferenteak. AkerOdol taldearen errautsetatik jaioa, Eskifai baten urpeko kondaira lehen lan luzeak berriki segida izan du Barealdiaren ondorengo ekaitzak... diskoarekin.

IMAGO4 / Japanska & Svenska [v.2]
Soinu mapa ezohikoetan murgiltzen den hirukoa bilduma osoko talde beteranoena da, 2010eko hamarkadaren hasieran grabatu zituzten EP eta single bana, zuzeneko zenbait emanaldiren ondoren.

TXAVVÖ / Esaldi salda
Eki Erro eta Mikel Iturriaren proiektua, doinu trapero, elektroniko eta dantzagarriez osatua. 2022an kaleratu zuten lehen lana Trömpetas en el pirineö. Hok Ttuk amalau kolektiboaren parte dira.

GORNUTZ / Moztu buruak
Bildumarako espreski sortutako thrash metal taldea, bere burua anonimatuan mantendu nahi omen dute.

SKUBI / Hiru zerbezagatik
Hondarribiko musika eskolatik sortutako talde multi-instrumentista. Bertsioak egiten dituzte haize sekzio indartsu batek lagundurik. Honakoa dute beraien lehen abesti erat originala. 

ANGELIGHT FAMILY / Hegaz
LIF taldeko bateriajole izan zen Anjeren egitasmoa, Lines izenpean grabatutako Dena Truk diskoari jarraipena emanez.

MIDNIGHT SINNERS / Nothing to say
2023an Psilocyben sortutako taldea da, Bloodseekers, Morgue eta LeftHook taldeetako partaideen eskutik. Rock, hard eta metal doinuak bilduko dituzte grabatzen ari diren lehen lanean.

LINTERNAKIN / Jaiotza heriotza zor
Psilocybe elkarteko hainbat taldeetan -Marmoka, The Glandes, Zura...- ibilitako hiru musikarik, bilduma honetarako propio osatutako taldea.

MKL / Ezer
Mikel Iturria teknikariaren proposamena, non bera arduratu den sormen, instrumentazio eta grabaketa osoaz.

NAICA / Subutex (Feat. Okene)
Pinbol eta Imago4 taldeetako partaideak batzen dituen talde beteranoa da. 2024 ko maiatza honetan argitaratuko da beraien laugarren lan luzea, Nemo propheta in patria. Oraingoan Inoreneroniko abeslari Okeneren kolaborazioarekin datoz.

TZAR / B.O.R.J.A.
2020an sortutako sludge/punk/stoner taldea Horzdun, Bloodseekers, SextySexers eta Fumut taldeetako musikariek osatutakoa. Beraien hirugarren EPa izango dena prestatzen dabiltza, Vol.1 eta Vol.2: Irainduei segida emango diena.