Musika-aretoek aire libreko bederatzi kontzertu egingo dituzte Iruñean

Musika-aretoek aire libreko bederatzi kontzertu egingo dituzte Iruñean Abuztu eta iraileko asteazkenetan izango dira emanaldiak. Micky & The Buzz arituko da gaur. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/musika-aretoek-aire-libreko-bederatzi-kontzertu-egingo-dituzte-irunean/@@download/image/Izar-Star-_-Micky-The-Buzz-David-Mars-1.jpg
2022/08/03

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Abuztu eta iraileko asteazkenetan izango dira emanaldiak. Micky & The Buzz arituko da gaur.
Musika-aretoek aire libreko bederatzi kontzertu egingo dituzte Iruñean

Gaur abiatuko da Iruñeko musika-aretoen aire libreko musika zikloa. Hiriko sei espazio erabiliko dira uztaileko eta abuztuko asteazkenetan, 20:00etan, zikloaren barruko bederatzi kontzertu egiteko, eta askotariko musika estilotako taldeak arituko dira. Rockcolletion, Zentral, Toki Leza, Katrakrak, Terminal, Txintxarri, Akelarre, Garazi eta Krawill & Infernu aretoek parte hartuko dute zikloan.

Bilboko Micky & The Buzz boskotea arituko da gaur San Bartolomen. Micky Piano italiarra da taldeko abeslaria eta rock&roll, rockabilly, rhythm and blues, swing eta twist generoko abestiak jotzen dituzte. 

Datorren asteazkenean, hilak 10, indie-pop estiloko Mirua taldea izango da Burgoen plazan. Hilaren 17an, berriz, country musika eta rockabilly-a jorratzen duen Russafians izango da agertokian. Broken Brothers Brass Band abuztuaren 24an arituko da, Kale Nagusian, eta hilabeteko azken kontzertua Thursday's Pussy Dogs rock taldeak eskainiko du.

Irailean beste lau emanaldi izango dira: 7an, Miqui Puig Canta (Sound System); 14an, La Topadora; 21ean, Mouth; eta 28an, Electrikeel y Wojtyla.