Musika, antzerki, dantza eta umore ikuskizunak dira nagusi Elorrioko Musikaire jaialdian

Uztailaren 2an eman zioten hasiera jaialdiari eta ordutik hainbat ikuskizun izan dira egitarauan: Ylana konpainiaren Trash!; Bucraá Circus konpainiaren El gran final; Ines Osinaga, Olatz Salvador eta Lorea Argarateren #MauriziakEzDauInorHil; Jon Maiaren Kantu bat gara; eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots.
Oraindik ere bada, ordea, jaialdian zertaz gozatu. Uztailaren 15ean eta 16an Tcheka eta Rafa Rueda & HamabiHots Abesbatzaren emanaldiak izango dira, hurrenez hurren, Ganondo parkean, 20:00etan. Igandean, hilak 17, 19:00etan, dantza garaikideko ikuskizunak izango dira Plazan: Larrua konpainiaren Muda, Lasala konpainiaren Alive, eta Ertza konpainiaren Dye Dye eta Otempodiz.
Lariz Jauregiak ere hartuko ditu emanaldiak uztailaren 22, 23 eta 24an: David Walters trio, Aldapeko Basque Latin Jazz eta Itziar Yagüe sextet. Hirurak 20:00etan izango dira.
Azkenik, Del Neanderthal al Sapiens ikuskizuna izango da uztailaren 30ean, 22:30ean, Plazako agertokian.