Musik Gerrilak lehen diskoa grabatuko du

Musik Gerrilak lehen diskoa grabatuko du https://www.gaztezulo.eus/albisteak/musik-gerrilak-lehen-diskoa-grabatuko-du/@@download/image/2012136996musikgerrilla2.jpg
2012/12/13
berria
Musik Gerrilak lehen diskoa grabatuko du
Arabako musika taldeen ahotsa izateko urriaren 28an egin zuen Musik Gerrillak lehen asanblada, eta dagoeneko diskoa grabatzeko lehen urratsak abian ditu. Musika eredu herritarrera gerturatuaz, parte hartu nahi dutenek aukera izango dute.



Arabako talde eta bakarlariek izango dute diskoan parte hartzeko aukera, dagoeneko grabatuta dagoen kanta bat aukeratu eta musikgerrilleroak@gmail.com helbidera bidalita. Izaera asanblearioa duen talde honek, abian jarri duen lan berrian parte hartzeko aukera luzatzen die musika interesa duten guztieari.
Diskoaren helburu nagusia, musikari eta musikazaleei gustuko dutena egiteko baliabideak eskaintzea da, gaur egun nagusi den eredu komertzialetik haratago eredu herritarara sustatzeko.
Musik Gerrillak, diskoa grabatzeaz aparte, taldeen arteko harremanak kudeatzea, elektrotxaranga sortzea, eta musikaz haratago gazte eta herri mugimenduaren alde apostu egiteko helburuekin sortu zen.