Music Maker Jam

Musika sortzeko probatu dudan aplikaziorik garatuena. Avicii DJaren edo Angus Young gitarristaren azalean sartu eta zure abesti propioak sortu ahal izango dituzu. Denbora laburrean, loop eta efektu ezberdinak erabiliz gustuko dituzun abestiak moldatzeko aukera izango duzu. Abestien tonua aldatu, nahi dituzun instrumentu musikalak txertatu eta beharrezkoak diren abesti ezberdinen zatiak nahastu. Dena zure smartphone, tablet edo PC-aren bitartez. Aplikazioa musu-truk eskuratu daiteke, baina estilo ezberdinetako abestiak deskargatzeko edo instrumentuen ezaugarri ezberdinak lortzeko, ordaindu egin behar da.