Music as we know it

Nola ulertzen du musika DJ Q-k? Zein musika ezagutzen du DJ Q-k? Galdera honen erantzuna diskoa entzunda aurkituko dugu, noski. Baina hori, egia esan, gutxienekoa da. DJ Q-ri musika elektronikoa gustatzen zaio, gozoa, jazz eta brasildar doinuekin igurtzita, instrumentala batzuetan eta soul klasikoaren ahotsez lagunduta besteetan. Baina, nor da DJ Q? Gustu musikal ona duen musikaria da DJ Q. Ez dugu gehiago jakin beharrik.