Museoen arrakasta aztergai, gaur eta bihar, BizBAK ikastaroetan

Museoen arrakasta aztergai, gaur eta bihar, BizBAK ikastaroetan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/museoen-arrakasta-aztergai-gaur-eta-bihar-bizbak-ikastaroetan/@@download/image/20116276608bizbak_copia.jpg
2012/12/13
berria
Ondarea kontserbatzeko eta zabaltzeko funtsezkoak diren alderdi eta estrategiak aztergai dituen ikastaroa hasi da gaur, UPV/EHUk antolatzen dituen udako ikastaroen egitarauan. 

Bilbao Arte eta Kultura (BizBAK) udako ikastaroetako egitarauaren barruan, Museoak eta erakusketak: zehar faktoreak eta ezkutuko ondorioak ikastaroak museologia eta zine eta arte subertsiboa jorratuko du gaur eta bihar, Bidebarrietako Liburutegian.
Iñaki Díaz Balerdik koordinatzen dituen ikastaroetan, Alikanteko Arkeologi Museoko (MARQ) zuzendariak, Rafael Azuarek, Leongo Museoko zuzendariak, Luis Grauk-ek, Haizea Barcenilla komisario independenteak, Pela Ganchegui estudioko Mario Sangalli eta Rocío Peña arkitektoek, José Moreno Dïaz, Ekonomia Fakultateko irakasleak eta Iñaki Esteban kazetariak parte hartuko dute.
Hedabideetako edukien kudeaketa eta eduki horietan esku hartzea. Telebista eta sarea subertsio bide ikastaroa ere gaur hasi da Bizkaia Aretoko Elhuyar gunean eta lau eguneko iraupena izango du. Andy Bichlbaum-ekin batera, The Yes Men koletktibo estatubatuarrak parte hartuko du, hedabideetako edukien sinesgarritasunaren inguruko hausnarketan.