Museoan Nazioarteko Eguna ospatuko dute Donostiako San Telmo museoan

Museoan Nazioarteko Eguna ospatuko dute Donostiako San Telmo museoan Doako sarrera eta bisita gidatuez gain, musika eta dantza emanaldiak egingo dituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/museoan-nazioarteko-eguna-ospatuko-dute-donostiako-san-telmo-museoan/@@download/image/2022 05 22 Oskar Moreno STM DÍA DE LOS MUSEOS 0026.jpg
2023/05/17
Doako sarrera eta bisita gidatuez gain, musika eta dantza emanaldiak egingo dituzte.
Museoan Nazioarteko Eguna ospatuko dute Donostiako San Telmo museoan

1977az geroztik, Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da maiatzaren 18an, museoek gizartearen garapenean duten zereginari buruz sentsibilizatzeko asmoz. Aurten, Museoen Eguneko gai nagusia Museoak, jasangarritasuna eta ongizatea da, eta museoen zeregina nabarmendu nahi du.

Egun horren aitzakian, egitarau berezia prestatu du San Telmo Museoak. Maiatzaren 18an, 20an eta 21ean sarrera doakoa izango da eta bihar, osteguna, museoa ezagutzeko bisita gidatuak eskainiko dira, 12:00etan euskaraz eta 17:00etan gaztelaniaz. Bisita horiek doakoak izango dira, baina aldez aurretik museoaren webgunean erreserbatu beharko dira. 

Bestalde, ikuskizunak ere antolatu dituzte egun hauetarako. Bihar, 19:00etan, Francisco Escudero Musika Kontserbatorioko kantu ikasleek errezitaldia eskainiko dute elizan. Sofía Chaconek, Andrea Floresek (sopranoak) eta Itziar Beitiak (pianoa) museoko bildumen piezekin zerikusia duten hamabi obra interpretatuko dituzte. Sarrera librea izango da.

Larunbatean eta igandean, maiatzak 20 eta 21, goizez, musika emanaldiak eskainiko dituzte, elizan zein klaustroan, Francisco Escudero Kontserbatorioko ikasleek. Sarrera librea izango da.

Gainera, larunbatean, 19:00etan, Udalaren Musika eta Dantza Eskolaren dantza emanaldiak izango dira elizan. Hiru dantza mota izango dira: euskal dantza, garaikidea eta dantza klasikoa. Lekua webgunearen bidez erreserbatu behar da.