Murugarren bueltan da

Tres mentiras (2014) opera primaren ostean, Ana Murugarren zuzendari nafarra bere bigarren film luzea izango dena prestatzen hasia da. La higuera izango du izenburua, eta Ramiro Pinilla idazle bilbotarraren izen bereko eleberrian oinarrituko da. 1,6 milioi euroko aurrekontua izango du, eta momentuz, finantziazioa lortu nahian ari da Murugarren. Gauzak espero bezala badoaz, 2016ko udaberrian estreinatzea da helburua.