Mursego: "Oinarria txeloa da; beste tresnak apaingarriak dira"

Maite Arroitaijauregi eibartarra Mursego da. Txeloa, ukelelea edo marakak jo, ateratako soinua grabatu eta pedal bat zapalduta erreproduzitzen du. Horrela sortzen ditu abestiak.
Nondik dator Mursego izena?
Berlinen, lagun batzuekin nengoela, soinu polita duten hitzez ari ginen hizketan, eta lagun batek mursego hitza aipatu zuen saguzarra portugesez- eta niri asko gustatu zitzaidan. Garai horretan bertan bakarkako emanaldia egin behar nuen, eta izen hori hartu nuen. Pozten naiz hori aukeratu izanaz.
Biolontxeloa jotzeko ikasketak egin zenituen, baina oholtza gainean beste hainbat musika tresna jotzen dituzu. Zer dela eta?
Aukera gehiago ematen dizu abesti anitzak egiteko. Hala ere, azkenean oinarria txeloa da; gainerakoak apaingarriak dira.
Azaldu iezaguzu nolakoak izaten diren zure zurenekoak.
Abestien zati batzuk eginak daude, baina era berean, konposatzen dut. Loop station pedala, harpa, ukelelea eta marakak erabiltzen ditut, txeloarekin batera. Lagunek adarra jotzen didate; Mister Bean-en antza dudala esaten didate. Izan ere, hankak, besoak, burua... Gorputz atal asko erabiltzen ditut.
Egun bakarrean grabatu zenuen 'Bat' diskoa, iazko udaberrian, eta zure kezka nagusia lan hori zabaltzen asmatzea zen. Zer moduz moldatu zara?
200 ale egin nituen hasieran, eta beste 400 egin behar izan nituen gerora. Hortaz, pozik nago. Zuzenekoei dagokienez, gero eta hobeto ikusten dut neure burua.
Zenbaitzuek zure musika popa eta folkaren arteko nahasketa dela diote. Ados?
Aurreko batean nire musika popa zela esan nuen, baina egia esan ez dakit zer esan. Musika esperimentala ere bada, esperimentu asko egiten ditudalako. Funtsean, barru-barrutik ateratzen zaidan musika da.
Zer asmo dituzu buruan?
Beste disko bat grabatu nahi dut. Udaberrian hasi nahi dut grabatzen. Orain arte erabilitako musika tresnak baliatu nahi ditut, eta baita nire jostailuak ere. Melodika bat ere erosi nahi dut.
Bakarka ez ezik, Anari, Lisabö edota Kokein bezalako musikariekin eta taldeekin aritu zara.
Lisaborekin diskoetan kolaboratu dut. Anarirekin, ordea, asko jo dut eta taula gainean esperientzia handia eskuratu dut bere ondoan. Soilik txeloa jotzen nuen harekin hasieran eta orain teklatuarekin ere banabil.