Murrizketak Frantziako indar armatuetan

Murrizketak Frantziako indar armatuetan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/murrizketak-frantziako-indar-armatuetan/@@download/image/datu_dantza_tro_1367245248.jpg
2013/05/06
albiste-laburra
30.000 soldadu gutxiago izango dituzte Frantziako indar armatuek 2020an. Halaxe iragarri du François Hollande presidenteak, defentsara bideratutako aurrekontua %50 murriztu nahi baitu zazpi urteko epean, eta behin betiko neurriak barneratzen dituen lege proiektua parlamentuan onartzeko asmoa du udazkenean. Inoizko aurrekonturik baxuena litzateke. Militarrak asaldatuta daude.