Munlet

gipuzkoarrak bikote izatetik boskote izatera igaro dira, eta proposamen berria plazaratuko dute 2010ean Gaztelupeko Hotsakekin: Cañon. Anita LadyFingers (ahotsa, teklatuak, theremin) eta Ina Herr Professor (programazioak, gitarra eta teklatuak) jatorrizko kideei, beraz, beste hiru gehitu zaizkie: Sergio Llanos, (gitarra eta ahotsa), Arkaitz Garay (baxua) eta Oscar Alvarez (bateria eta ahotsa).