Municheko metroa

Mota guztietako lapurrak daude, baina metroa lapurtzea ez omen da batere errraza. Alemaniako Municheko eskale batek, 22 urtekoak, berriz, bi alditan egin du. Dirudienez, eskaleari metroa gidatzea gustatzen zaio eta bi alditan, enpresaren uniformea jantzita eta gidaria ordezkatu behar zuela esan ondoren, metroaz jabetu da. Bietan metroa jendez gainezka zegoen eta enpresako langileek semaforoak aldatu behar izan zituzten, istripuak saihesteko eta metroa berreskuratzeko. Jakina, bietan bidaia bukatutakoan, poliziak eskalea atxilotu zuen.