Munduko zinema-areto ikusgarriak

Munduko zinema-areto ikusgarriak Osasun larrialdiak eragindako azken kolpearen ondorioz, zinema-aretoen krisia areagotu egin da. Hori ikusirik, munduko zenbait areto liluragarriren irudiak bildu ditugu hemen, haien omenez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/munduko-zinema-areto-ikusgarriak/@@download/image/areto.jpeg
2021/08/13

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Osasun larrialdiak eragindako azken kolpearen ondorioz, zinema-aretoen krisia areagotu egin da. Hori ikusirik, munduko zenbait areto liluragarriren irudiak bildu ditugu hemen, haien omenez.
Munduko zinema-areto ikusgarriak

Munduan zabaldutako lehen zinema-aretoa 1895ean Berlinen irekitako Wintergarten izan omen zen. Ordutik hedatzen joan dira eta hainbat esperientzia bizi izan ditugu haiei esker, irudimena astindu eta iraganera zein gaur egungo bestelako bizimoduetara bidaiatu dugu. Pandemiak gogor astindu du entretenimenduaren eta kulturgintzaren industria. Itxita egon dira denbora askoan, edukiera mugatuak dituzte eta, hori dela medio, diru eta lanpostu galerak izan dira. 

Ikusleok streaming-aren aldeko apustua egin dugu sarri azken boladan, konfinamenduan batez ere, ez baikenuen beste erremediorik. Joera hau lehendik ere bazetorren, ordea, nahiz eta orain sendotu egin den. Osasun larrialdiak eragindako ezegonkortasuna dela eta, ekoizpen-etxeek euren pelikulak plataformetan estreinatzea erabaki dute kasu askotan. Zer gertatuko ote da pandemia amaitzean? 

Etxeko erosotasuna kontuan hartzekoa eta gozatzekoa den arren, zinema aretoetan ezagun zein ezezagunekin film bat ikustearen esperientzia ezin daiteke etxekoarekin alderatu. Hori dela eta, zinema-aretoen xarma ospatzeko, munduko hainbat areto ikusgarriren argazkiak bildu ditugu. Hauetako batzuek sute edo bonbardaketak jasan dituzte, historia luzea dute; beste batzuk, berriz, zaharberrituak edo bota eta berriz eraikiak izan dira. Ennio Morriconeren musika jarri eta gozatu irudiez!

Stunning Winter Garden, Toronto, kanada

 Orinda Theatre, Kalifornia, Estatu batuak

 

Cinema dei Piccoli (Villa Borghese), erRoma, Italia

Hart Cinema Food Music, Napoles, Italia

Ugc De Brouckere Grand Eldorado, Brusela, Belgika

Pathé Tuschinski, Amsterdam, herbereheak

Disney Sci-Fi Dine-In Theater Restaurant, Florida, Estatu Batuak

Pulako anfiteatroa, KROAZIA

Paramount, Oakland, Estatu batuak

Edouard Pailleron igerilekuak, Paris, Frantzia

 Fox Theatre, Detroit, Estatu batuak

Boloniako zineteka, italia