Munduko txakurrik itsusiena

Munduko txakurrik itsusiena https://www.gaztezulo.eus/albisteak/munduko-txakurrik-itsusiena/@@download/image/2010928484Munduko_txakurrik_itsusiena.jpg
2012/12/13
berria
Princess Aby du izena chihuahuak. Bere begi itsuak, hanka okerrek eta bizkar konkortuak eman diote munduko zakur zatarrenaren titulua Kalifornian urtero ospatzen duten lehiaketan. Zorionak, ba! Kathleen bere jabeak 1.000 dolarreko saria poltsikoratu du, bera bai zorionekoa. Nonbait, familia bereko txakurrak gurutzatzetik sortu zelako ditu Princess Abyk deformazio horiek. Errentagarriak, jabearentzat.