Munduko tatuatzaile txarrena

Munduko tatuatzaile txarrena Ausartuko al zinake bere tatuaje bat egitera? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/munduko-tatuatzaile-txarrena/@@download/image/tatu.jpg
2017/08/18
albiste-laburra
Ausartuko al zinake bere tatuaje bat egitera?
Munduko tatuatzaile txarrena

Helena Fernandes, 26 urteko tatuaje egile brasildarra da, eta harrigarria bada ere, sekulako fama lortu du bere tatuajeekin. Ez dira finak, ez profesionalak, ez ondo diseinatutakoak; zein da ba arrakastaren sekretua? Bada ikaragarri zatarrak direla.

 

Haur batek marraztutako irudi traketsen antza dute Fernandesen tatuajeek. Bere estudioak Malfeitona izena du, eta bezeroak pilatzen zaizkio. Antza denez, tatuaje egile honek ez du sekula marrazten ikasi, eta tatuatzeko kit bat erosiz hasi zuen ofizioa, lagunei irudietan ikusiko dituzuen tatuajeak eginez.

 

 

Fernadesek badaki bere tatuajeak ez direla profesionalak, baina ez du hori bilatzen; bere bezeroek, famatu egin duen marrazteko estilo 'berezia' bilatzen dute, ez irudiaren perfekzioa. Eta zuk, egingo al zenuke halako tatuajerik?