Munduko surflari onenetako batzuk, Zarautzera bidean

Munduko surflari onenetako batzuk, Zarautzera bidean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/munduko-surflari-onenetako-batzuk-zarautzera-bidean/@@download/image/20108272367Aritz_Aranburu.jpg
2012/12/13
berria
Munduko surflari onenetako batzuk, Zarautzera bidean
WQS zirkuitu profesionaleko Munduko Surf Txapelketa Euskal Herrira iritsi da. Zarautzen jokatuko dute San Miguel Pro txapelketa datorren astean, asteartetik igandera bitartean.





Besteak beste, Aritz Aranburu, Hodei Collazok, Marcos San Segundo, Igor Muniain eta Mario Azurza zarauztarrek, Eneko Acero getxotarrak eta Norman Landa donostiarrak parte hartuko dute. Azken bi urteetako irabazleek ere ez dute hutsik egingo: Tim Boal angelutarrak eta Gony Zubizarreta galiziarrak.
Aste honetan Aritz Aranburu eta Euskal Herriko beste hainbat surflari Kanariarretan ari dira lehiatzen.
WQS surfaren bigarren maila da, nolabait; gainetik WCT baino ez du. WQS zirkuituaren barruan Zarauzko Surf Elkarteak antolaturiko txapelketak kategoria gorena du: sei izar.