Munduko lapurretarik handiena

2003an, Anberesen, lapur talde batek historiako diamante lapurretarik handiena egin zuen. Wired aldizkariak 2009an plazaratu zuen orduan gertatutakoari buruzko erreportajea, eta bertan emandako datuen arabera, 100 milioi dolarreko balioa zuten bitxiak lapurtu zituzten. J. J. Abrams zuzendari eta ekoizle ezagunak istorioa pantaila handira eramateko asmoa agertu du, eta zurrumurruek diotenez, Jeff Bridgesi eskaini diote paper protagonista. Filmak Antwerp izango du izenburua.