Munduko landare espezieen %40 desagertzeko arriskuan daude

Munduko landare espezieen %40 desagertzeko arriskuan daude Landare espezietan bostetik bi desagertzeko arriskuan daude, nahiz eta landare eta onddoak diren Lurraren bizitzaren oinarria. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/munduko-landare-espezieen-40-desagertzeko-arriskuan-daude/@@download/image/biomass-1024x598.jpg
2020/10/05

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Landare espezietan bostetik bi desagertzeko arriskuan daude, nahiz eta landare eta onddoak diren Lurraren bizitzaren oinarria.
Munduko landare espezieen %40 desagertzeko arriskuan daude

Halaxe dio nazioartean burutu den ikerketa batek. Natura deuseztatzearen eraginez landareen %40 arriskuan dagoela. Espezie hauetako asko orain dela gutxi arte ezezagunak ziren, nahiz eta jada erregistratuak dauden eta noski, altxor bat diren elikagaiak, sendagaiak eta erregaiak ekoizteko. 

2019an bertan 4.000 landare eta onddo espezie berri aurkitu ziren. Horien artean daude tipula eta baratxuriaren taldean sartzen diren Europa eta Txinako sei espezie eta Kaliforniako espinaken 10 senitarteko. Aurkikuntza hauek 800 milioi pertsonak kontsumitzen duten oinarrizko laborantza babesten lagundu dezakete etorkizunean. 

Izan ere, landare eta onddorik gabe ezingo genuke bizi, planetako bizitza guztiak eurekin lotuta daude. Espezie bat galtzen dugun bakoitzean gizateriarentzat aukera bat galtzen dugula diote adituek. Denboraren aurkako lasterketa galtzen ari gara. Izan ere, espezieak aurkitu eta katalogatu baino azkarrago galtzen ditugu momentu hauetan. 

Nazio Batuen Erakundeak ezagutzera eman duenez, munduko inongo gobernuk ez du helburu bakar bat ere bete azken hamarkadan bioaniztasunaren galera geldiarazteko. 

2016an burututako ikerketa batek zioen, landareen bost espezietatik bat desagertzeko mehatxupean zegoela. Gaur egungo azterketak berriz, erakusten du arriskua uste zena baina handiagoa dela. Laborantza lurrak sortzeko habitat basatia deuseztea da arrazoi nagusiena. Gehiegizko landare basatien biltzea, eraikuntza, espezie inbaditzaileak, kutsadura, eta inoiz baino gehiago, klima aldaketa dira arrazoi nagusienak. 

Milaka milioi pertsonak euren sendagaiak landaretatik eskuratzen dituzte. Txostenaren arabera tratamendu bezala erabiltzen diren 723 espezi galtzeko arriskuan daude. Ezagutzen diren landareen %7 bakarrik erabiltzen dira sendagai bezala, eta beraz, munduko landare eta onddo asko ez dira aprobetxatzen botikak sortzeko. Horregatik da horren funtsezkoa bioaniztasuna hobeto babestea, etorkizuneko osasun erronkei eta bestelakoei hobeto erantzun ahal izateko.