Munduko kondoi ekoizle handiena hornidurarik gabe gelditu liteke eskaria etengabe hazten ari den bitartean

Munduko kondoi ekoizle handiena hornidurarik gabe gelditu liteke eskaria etengabe hazten ari den bitartean Karex enpresak, munduko kondoi ekoizle nagusienak, ohartarazi du hornigaien murrizteagatik (%50era jaitsi dira) duen stockak beste bi hilabete bakarrik iraungo dituela. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/munduko-kondoi-ekoizle-handiena-hornidurarik-gabe-gelditu-liteke-eskaria-etengabe-hazten-ari-den-bitartean/@@download/image/IMG_0533.jpg
2020/04/03

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Karex enpresak, munduko kondoi ekoizle nagusienak, ohartarazi du hornigaien murrizteagatik (%50era jaitsi dira) duen stockak beste bi hilabete bakarrik iraungo dituela.
Munduko kondoi ekoizle handiena hornidurarik gabe gelditu liteke eskaria etengabe hazten ari den bitartean

Malaysian egoitza nagusia duen Karex enpresak munduan erabiltzen diren bost kondoietatik bat ekoizten du. Bere fabrikak astebetez itxi ondoren pasa den ostiralean ireki zituen ateak berriz. Bere herrialdeko arauak jarraituz ordea, bere lan indarraren erdiarekin soilik ari da ekoizten koronabirusaren hedatzea gelditzeko. Erakundeak adierazi duenez preserbatiboak batez ere Txinan eta Indian ekoizten dira eta hori dela eta, pandemiak bete-betean eragin die. 

Bien bitartean, munduko eskaria izugarria hazten ari da planeta osoko gobernuek konfinamendua dekretatzen duten heinean. Goh Miah Kiat, Karex enpresaren exekutibo arduradunak, adierazi duenez pertsona askok, dagoen ziurgabetasun ekonomikoagatik, haurrik ez edukitzea erabakitzen dute kondoien eskaera igoz.

Karex konpainiak Durex bezalako marka ezagunak ekoizten ditu eta euren linea propioa ere badute: Durian deitutako zaporezko kondoiak. Enpresak urtean 5.000 milioitik gora kondoi ekoizten ditu eta 140 herrialdeetara esportatzen du. Orain ordea, jarduerak konplexuagoak bilakatu dira, herrialdeak euren mugak ixten ari baitira eta hegazkin konpainiak hegaldiak bertan behera uzten. 

Horregatik, Karex enpresak ohartarazi du kondoiak garestiagoak izan litezkeela hemendik aurrera: "Oraindik gure langile guztiei soldatak ordaintzen ari gara eta lan gutxiago egin behar denez, kostuen gorakada aurreikusten dugu".