Munduko izozgailua

Munduko izozgailua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/munduko-izozgailua/@@download/image/2011341412Oimiakion_errusia.jpg
2012/12/13
berria
Munduko izozgailua
Gizakia bizi den lekurik hotzena da gure planetan. Munduko izozgailua esaten diote eta ez da harritzekoa. Oimiakion hirian (Errusia), neguko batez besteko tenperatura –45ºC izaten da, baina –71ºC-tan dute errekorra. 500 bat lagun bizi dira bertan, ur berorik gabe eta komuna etxe kanpoan dutela. Soilik 2008an eraberritu zuten eskolako haurrek dute komuna barruan, luxu hutsa Oimiakonen.