Munduko hegaztien %49 gutxitzen ari dira

Munduko hegaztien %49 gutxitzen ari dira Zuhaitzen mozketagatik eta espezie inbaditzaileengatik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/munduko-hegaztien-49-gutxitzen-ari-dira/@@download/image/Rouge_gorge_familier_-_crop_(WB_correction).jpg
2024/06/19

Argazkia: Pierre Selim

Zuhaitzen mozketagatik eta espezie inbaditzaileengatik.
Munduko hegaztien %49 gutxitzen ari dira

Hegaztiek ekosistemen egoera zein den iragarri lezakete eta albisteak ez dira onak. Espainiako Ornitologia Elkarteak ziurtatu duenez, munduan dauden 11.000 espezietatik %49 gutxitzen ari dira.

Mehatxurik nagusienak laborantzaren zabaltzea, espezie inbaditzaileak, ehiza —bereziki ezkutukoa—, krisi klimatikoa eta hirien garapena dira.

Espainiar Estatuan soilik, ebaluatutako espezietatik %56k kontserbazio arazoak dituzte eta %25 desagertze arriskuan daude.

Europari dagokionez, hegaztirik kaltetuenak nekazaritza ingurunekoak dira, ondoren ohikoenak, eta azkenik basoetan bizi direnak. Europako Ingurumen Agentziaren arabera, guztiak, azken hiru hamarkadetan, %12 gutxitu dira.

Agentzia berak dionez, litekeena da 2030. urtera arte beherakada honek jarraitzea. Hegaztiak errekuperatzeko Europako estatu-kideek modu esanguratsuan aplikatu behar dituzte jada existitzen diren politikak, eta helburu berriak finkatu beharko lirateke, neurri eraginkorragoak hartuz.