Munduko Hang Pong II. Txapelketa egingo dute larunbatean Sondikan

Munduko Hang Pong II. Txapelketa egingo dute larunbatean Sondikan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/munduko-hang-pong-ii-txapelketa-egingo-dute-larunbatean-sondikan/@@download/image/p5030543_1435256512.jpg
2015/06/26
berria
Erredakzioa / @Gaztezulo
World Hang Pong Association-ek antolatuta, Munduko Hang Pong II. Txapelketa egingo dute Sondikan. Ping pong taulan jokatzen den kirola da hang pong, teniseko pilota eskuarekin jota.


Ekainaren 27an arratsaldeko 17:00etan abiatuko da beraz, Munduko Hang Pong II. Txapelketa. Lehenik, nazioarteko taldekako txapelketa eta 19:30etan egingo dute sari banaketa. 19:45etan aldiz, banakako txapelketa egingo dute eta 21:15etan, azkenik, sari banaketa.

2013an antolatu zuten lehen aldiz, hang pong txapelketan sei herrialde desberdinetako jokalariek parte hartu zuten eta Euskal Herria eta Pargaguay finalera iritsi ondoren, Paraguayk irabazi zuen.

Aurtengo hitzorduan iaz baino bi herrialde gehiagok parte hartuko dute eta guztira, Kuba, Honduras, Euskal Herria, Ekuador, Bolivia, Espainia eta Nikaraguako taldeek lehiatuko dute Munduko Hang Pong txapelketa.
Taldekako txapekletan bina jokalari arituko dira, eta hiru partiden ondoren laurdenak, final aurrekoa eta finala lehiatuko dute. Banakako txapelketan, aldiz, 16 jokalarik parte hartuko dute eta lau kanporaketa egingo dira final-laurdenak, final aurrekoa eta finala lehiatu aurretik.



Egitaraua:


17:00 -19:30 Taldekako txapelketa
19:30-19:45 Sari banaketa
19:45 - 21:15 Banakako txapelketa
21:15-21:30 Sari banaketa