Munduko gastronomia dastatu eta prestatzeko aukera izango da Lasarten

Haur nahiz helduentzako gastronomia ikastaroak, pintxo dastaketak, musika emanaldia eta Mikel Bermejoren bakarrizketa bilduko ditu abenduaren 26tik 28ra, ostiraletik larunbatera, Lasarten egingo dituzten Jardunaldi Gastrokulturaletan. Parte hartu nahi izanez gero, izena lehenbailehen eman beharko duzu.
Herriko aniztasun kulturala sustatu eta biztanleei beren hurkoen gastronomia probatzeko aukera eskaintzeko helburudun Jardunaldi Gastrokulturalak egingo dituzte hiru egunez Lasarten. Ekimenak bi atal nagusi izango ditu: haur eta helduentzako ikastaroak batetik, eta Basque Culinary Centereko ikasleek prestatutako nazioarteko pintxoen dastaketa bestetik.
Ikastaroak
Ikastaroak goizez egingo dituzte Okendo plazan, 10:00etatik 11:00etara haurrenak eta 11:30etik 13:00etara helduenak. Lehenek 2,5 euro ordaindu beharko dituzte izena emateko, eta bigarrenek 5 euro. Txikienek sukaldean probak egin ahal izango dituzte haientzat bereziki prestatutako plater errazak eginez; helduek, ostera, herrian bizi diren atzerritarren jatorrizko gastronomia ezagutuko dute, eta plater tipikoak egiteaz gain, nork bere herri, probintzia edo herrialdeko gomendioak, errezetak, musika… elkartrukatzeko beta izango dute.
Izena emateko, gastrokulturala@gmail.com helbidera idatzi behar da lehenbailehen.
Lehen egunean, abenduaren 26an, Nikaraguako sukaldaritza izango dute oinarri; Italia eta Mexikokoa bigarrenean (haurrek italiarra eta helduek mexikarra); eta azken egunean, larunbatean, Afrikako sukaldaritza probatuko dute.
Nazioarteko pintxoak
Basque Culinary Center ikastegiko ikasleek, gainera, Nikaragua, Andaluzia, Galizia, Afrika eta beste hainbat lurraldetako errezetak pintxo bihurtuko dituzte jardunaldiek irauten duten hiru egunetan, arratsaldez. Haiek dastatu bitarteko giroa alaitzeko musika kontzertua eta Mikel Bermejoren bakarrizketa izango dira ostiral eta larunbatean, hurrenez hurren. Beraz, giro ona eta primerako elikagaiak ziurtatuta daude Lasarten!