Munduko Futbol Txapelketak hauspotu duen 90eko hamarkadako kantua

Munduko Futbol Txapelketak hauspotu duen 90eko hamarkadako kantua 1995ean kaleratutako abesti hau Ingalaterrako selekzioaren ereserki bihurtu da txapelketan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/munduko-futbol-txapelketak-hauspotu-duen-90eko-hamarkadako-kantua/@@download/image/Pantaila-argazkia 2026-07-23 143252.png
2026/07/29

Testua: Maitane Legarreta

1995ean kaleratutako abesti hau Ingalaterrako selekzioaren ereserki bihurtu da txapelketan.
Munduko Futbol Txapelketak hauspotu duen 90eko hamarkadako kantua

Nostalgiaren garaian bizi garela dirudi, eta kantu berriak sortzen diren arren, etengabe biziberritzen ditugu aurreko hamarkadetako abestiak ere.

Duela gutxi ere gertatu da Munduko Futbol Txapelketa tarteko. Ingalaterrako selekzioak duela 31 urte kaleratutako kantuari izugarrizko astinaldia eman dio, haien partiduetara ekarrita. Ereserki ez ofizial bihurtu dute, eta zaleekin batera abestu dute garaipen bakoitzaren ondoren.

Zer abesti izan den? Bada, Oasis taldearen Wonderwall ezaguna. Egia da belaunaldi batzuen memorian bizirik egon den kantua dela, baina gazteagoak diren guztiek ez zuten ezagutuko eta ziur asko ez zuten hainbesteko lotura emozionalik izango harekin.

Bada, badirudi egoera aldatu egin dela. Izan ere, historian lehen aldiz, Spotifyko zerrenda nagusian lehen postua lortu zuen. Egun bakarrean 5,01 milioi erreprodukzio izan ondoren lortu zuen zerrendaren gorenean kokatzea. Estatu Batuetako zerrendan ere gailendu zen, egun bakarrean 857.000 erreprodukzio izanda.

Morgan Rogers jokalariaren hitzetan, "ezin duzu zure burua ingelestzat jo kantuaren letra ez badakizu. Hain abesti ezaguna da, ezen mundu guztiak jakin behar duen letra. Bestela, hobe duzu azkar ikasi".

Kontuak kontu gauza ederra da belaunaldi berriek haien aurreko kantuak edo ikus-entzunezkoak deskubritu eta haiekin maitemintzea.