Munduko edozein txokotan bizitzeko kapsula ekologikoa

Ahaztu hipotekez, alokairu neurrigabeez eta bizilagun gogaikarriez, eta une batez, irudikatu bizitoki bihurtuko zenukeen munduko txoko berezi hori. Prest? Bada Nice Architects enpresak sortutako Ecocapsule mikro etxe mugikor eta jasangarriei esker, zure ametsak errealitate bihurtu daitezke.
Dagoeneko salgai dago etxebizitza mota hau; beira zuntzekin isolaturik dago, sabaian eguzki-panelak ditu eta gurpilduna da, nahi dugun lekura eramateko. Gainera, helikopteroz edo garabiz ere garraiatu daiteke.
Ez da oso handia (barrua 8 metro koadrokoa da) baina diseinuari esker dirudiena baino erosoagoa da. Bi pertsonentzat pentsaturik dago, eta konpost dutxadun zein konpostdun bainugela du, urik gabeko komunarekin; sukalde txiki bat, ohe bihurtzen den sofa, idazmahaia eta konexio elektrikoak.
Kapsula elikatzeko 10kWh-ko bateria behar da; behin erabat kargatuta, gutxienez lau egunez iraun dezake. 79,000 euroko kostua du, eta mugikorreko app baten bitartez kontrolatu daiteke.