Munduko bost pertsonetatik batek minbizia garatuko du bere bizitzako etaparen batean

Munduko bost pertsonetatik batek minbizia garatuko du bere bizitzako etaparen batean Hori baieztatu du American Cancer Society-k. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/munduko-bost-pertsonetatik-batek-minbizia-garatuko-du-bere-bizitzako-etaparen-batean/@@download/image/pexels-shvets-production-6984597.jpg
2024/04/16
Hori baieztatu du American Cancer Society-k.
Munduko bost pertsonetatik batek minbizia garatuko du bere bizitzako etaparen batean

Mundu osoko heriotza arrazoi nagusien artean dago minbizia. Medikuntza gaixotasun honi aurre egiteko modu eraginkorrak bidaltzen saiatzen ari bada ere, kasuen kopuruak gora baino ez du
egiten.

American Cancer Society-k argitaratutako txosten berri batek iradokitzen duenez munduko bost pertsonetatik batek minbizia garatuko du. Gutxi gora behera bederatzi gizonezkoetatik bat eta hamabi emakumetatik bat minbiziak jota hilko dira.

Gainera, ikerketak estimatzen duenez kasuen kopurua, mundu osoan, 35 milioietara haziko da 2050. urterako.

Urteko daturik berrienak 2022. urtekoak dira, eta erakusten dutenez, urte horretan soilik 20 milioi diagnostiko inguru burutu ziren eta 9,7 milioi pertsona hil ziren gaixotasun honegatik.

American Cancer Society-ko zientzialari, mediku eta zuzendaria den William Dahut-en arabera, datozen hamarkadetan kasuek gora egingo dute “adineko populazioaren hazkuntza dela eta”.

Txostenak informatzen duenez, 2022an biriketako minbizia izan zen diagnostikatuena 2,5 milioi kasurekin eta 1,8 milioi heriotza eragin zituen.

Ikerketaren egileen arabera minbiziarekin gertatzen diren heriotzen erdia baino gehiago “prebenitzeko potentzialtasuna” dute. Izan ere, “prebentzioa estrategiarik errentagarriena eta jasangarriena da”.

Dena den, ez dute aipatu gabe uzten, beharbada 2050. urterako zientziak minbizirik ohikoenei aurre egiteko modu eraginkorragoak topatuko dituela, beraz ez dago dena galduta.