Munduko biztanleriaren erdia, jada, klima-aldaketaren aurrean zaurgarria da

Munduko biztanleriaren erdia, jada, klima-aldaketaren aurrean zaurgarria da Klima-aldaketak gaixotasunak areagotuko ditu, heriotza goiztiarrak eragin eta malnutrizioa hazi egingo da Afrika eta Latinoamerikako eskualdeetan. Nazio Batuen Erakundeak (NBE) argitaratutako txostenak ohartarazten du munduko biztanleriaren erdia, jada, klima-aldaketaren aurrean zaurgarria dela. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/munduko-biztanleriaren-erdia-jada-klima-aldaketaren-aurrean-zaurgarria-da/@@download/image/1bb78f90-71cd-4798-9671-7066f942daa2_16-9-aspect-ratio_default_0.jpg
2022/03/07

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Klima-aldaketak gaixotasunak areagotuko ditu, heriotza goiztiarrak eragin eta malnutrizioa hazi egingo da Afrika eta Latinoamerikako eskualdeetan. Nazio Batuen Erakundeak (NBE) argitaratutako txostenak ohartarazten du munduko biztanleriaren erdia, jada, klima-aldaketaren aurrean zaurgarria dela.
Munduko biztanleriaren erdia, jada, klima-aldaketaren aurrean zaurgarria da

"3.300-3.600 milioi pertsona klima-aldaketaren aurrean larriki zaurgarriak diren testuinguruetan bizi dira", azpimarratzen du dokumentuak. Gainera, berotegi efektuak osasunean izango dituen efektu posibleak ere aurreratzen ditu. 

Epe ertain-luzera (2041-2100 urte inguru artean) elikaduren eta uraren kontsumoaren bitartez transmititutako gaixotasunen gorakada biziko dugula dio txostenak, baita bero gehiegizkoek sortutako heriotzen gorakada ere. 

Txostenak, eskualde zaurgarrienetan, epidemiak ere aurrikusten ditu, eta uste du asko Europara ere iritsiko direla. Horrekin batera, osasun mentaleko arazoak ere hazi egingo dira eta antsietate
 edota estres kasuak areagotu egingo dira haur, nerabe, adineko eta gaixotasunen bat duten pertsonen artean, batez ere. 

Elikadurari dagokionez, txostenak ohartarazten du, nekazaritza ekoizpenaren beherakada gertatu litekeela, eta horrek malnutrizioa eragin lezakeela Saharaz Hegoaldeko Afrikan, Asia Hegoaldean eta Amerika Hegoalde eta Zentralean. 

Itsasertzean bizi diren biztanleak bereziki zaurgarriak izango dira klima-aldaketaren aurrean. Txostenaren arabera, mila milioi pertsonek muturreko fenomeno klimatikoak pairatzeko arriskua izango dute epe luzera. 
Egungo testuinguruan, munduko batezbesteko tenperatura globala 1,1 gradu gorago dagoenean, zenbait gunetan jada honen inpaktu negatiboa nabari dute, baita ekonomikoa ere, nekazaritza, arrantza eta turismoa kaltetu baititu. 

Hirietan eta gune zaurgarrienetan, klima-aldaketak kutsaduraren fenomenoa intentsifikatu egin du, bero uharteak deitutakoak sortuz. Hau da, gune horietan jada klimak eragin negatiboa du energia sareetan, garraiobidean, uraren horniketan edota estolderia sisteman. 

Adituek onartzen badute ere, oraindik, klimarekin zerikusirik ez duten tentsio geopolitikoak direla munduko liskar nagusien motorrak, zenbait latitudetan klimak liskar hauen iraupenean, larritasunean edo maiztasunean eragina izaten ari dela diote.