Munduko bista okerrenak dituen hotela

Munduko bista okerrenak dituen hotela Banksy grafitigile ospetsuak hotel bat ireki du Belen hiri palestinarrean, Zisjordanian Israelek eraikitako hormatik metro guxira. Artistak berak adierazi du munduko bista okerrenak dituen hotela dela; bandaloentzat diseinatutako gotorlekua da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/munduko-bista-okerrenak-dituen-hotela/@@download/image/hotel-culturainquieta1.jpg
2017/03/07
albiste-laburra
Banksy grafitigile ospetsuak hotel bat ireki du Belen hiri palestinarrean, Zisjordanian Israelek eraikitako hormatik metro guxira. Artistak berak adierazi du munduko bista okerrenak dituen hotela dela; bandaloentzat diseinatutako gotorlekua da.
Munduko bista okerrenak dituen hotela
Belengo hiri palestinarrean, Israelek Zisjordanian eraikitako murutik metro eskas batzuetara, munduko bista okerrenak dituen The Walled Off Hotel edo harresiz inguratutako hotela aurkitzen da. Bansky grafitigile famatuaren azken obra da hau; hamar gela ditu, eta hilaren 20tik aurrera, bezeroak onartzen hasiko dira.

Banksyk berak adierazi duenez, munduko bista okerrenak dituen hotela da; muruaren ondorioz, egunean soilik 25 minutuz jasotzen du argi naturala. Leihoetatik edonon ikusi daiteke horma, eta baita juduen etxebizitza ilegalak ere.

 

Artistak bere obrekin apaindu du hotela; te denda, etxeko museoa eta arte galeria ditu, eta grafitigile zein bandaloentzat gotorleku izateko helburua du.

 

Eta zuk? Igaroko zenuke gau bat bistarik okerrenak dituen hotel honetan?