Munduko birikak sutan

Munduko birikak sutan Amazonia kiskaltzen dabil, eta adituek diotenez inoizko ezbehar natural larriena izan daiteke. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/munduko-birikak-sutan/@@download/image/img_fmartinez_20190821-191526_imagenes_lv_otras_agencias_sct-lam1105-kisE-JQRMKJ2K7RPEF6JH-992x558@LaVanguardia-Web.jpg
2019/08/22
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Amazonia kiskaltzen dabil, eta adituek diotenez inoizko ezbehar natural larriena izan daiteke.
Munduko birikak sutan

Urte hasi zenetik, Amazoniak 72.843 sute jasan ditu, eta azken hiru asteetan, errekor guztiak gainditu dituen sute geldiezin eta erraldoiak munduko birikak irentsi ditu. Suteak babestutako inguruneak ere hartu ditu; soilik azken astean 68 sute erregistratu dira indigenen lurretan eta babesguneetan. Brasilgo presidente Jair Bolsonarok datuak dudatan jarri ditu eta GKEak egin ditu suteen erantzule, baina NASAk espaziotik igorri dituen irudiek argi uzten dute sutan dagoen eremu erraldoia. 


NASAk igorritako irudia; Amazonia sutan.

Sute gehienak deforestazioa jasan duten guneetan piztu dira. Hain zuzen, hiru minuturo futbol zelai baten tamainako baso eremua ezabatzen dute, egurrerako ala abeltzaintzarako. Hala, azken hamar egunetan ke zutabe erraldoia ez da desagertu, eta Sao Pauloraino iritsi da, hirian arazoak eraginez. Baina, zergatik dago Amazonia sutan? Arrazoi nagusiak bi dira; etengabeko zuhaitz mozketa eta kontrolik gabe egiten diren suteak, abeltzaintza industrialerako guneak zabaltzeko helburuarekin. Horri gehitu behar zaio geroz eta gune lehor gehiago daudela Amazonian, klima aldaketa medio. 

 

MUNDUA ITOLARRIAN

Amazoniaren osasunak guztioi eragiten digu zuzenean; hain zuzen, munduko birikak gai dira urtean 2.400 milioi tona CO2 xurgatzeko, hau da, mundura igortzen den CO2 guztiaren laurden bat. Sute horien erritmoak ez badu behera egiten, Amazoia laster desagertuko da; haren ordez, banandutako baso txikiak besterik ez dira geldituko, eta dagoeneko ez dute munduko biriken funtzio beharrezko hori betetzeko gaitasunik izango.