Munduko bigarren surf taula onena gipuzkoarra da

Munduko bigarren surf taula onena gipuzkoarra da Pukas etxeak egin du, eta deigarria da bere kolore beltza. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/munduko-bigarren-surf-taula-onena-gipuzkoarra-da/@@download/image/fastest-board-2b.jpg
2019/02/20
berria
Pukas etxeak egin du, eta deigarria da bere kolore beltza.
Munduko bigarren surf taula onena gipuzkoarra da

Bazenekien munduko surf taula onenen aukeraketa itsu-itsuan egiten dela? Pukas-eko arduraduneko honako jarraibideak bete behar izan dituzte: surf taula ekologiko bat eraikitzea 80 kiloko eta 1,77 metroko surflari batentzat. Soilik hori jakinda, enpresa gipuzkoarrak munduko bigarren surf taula onena egitea lortu du; sekulako garaipena!

Eta nola aukeratzen dute taula onena? Inolako erreferentziarik izan gabe, munduko surflari onenek lehiaketako taulak probatzen dituzte. Hain zuzen, aurten 3 aldiz munduko txapeldun izandako Mick Fanning surflariak hautatu ditu irabazleak. Pukaseko taulak, gainera, badu beste berezitasun bat; kolore beltzekoa da. Zorionak!