Munduko arrainik txikiena

Munduko arrainik txikiena https://www.gaztezulo.eus/albisteak/munduko-arrainik-txikiena/@@download/image/46p35-2.jpg
2012/12/13
berria
Munduko arrainik txikienak Schindleria brevipinguis du izena eta 1973an aurkitu zuten Australian. Munduko arrain txikiena izateaz gain, hornodun txikiena ere bada. Emeak zortzi milimetro luze dira, eta arrak zazpi milimetro. Antzinako arrainen itxura dute, gardenak dira, eta ez dute ez hortzik ez ezkatarik. Gainera, oso bizitza laburra dute: bi hilabete inguru.