Munduari so

Handiak, txikiak, politak, itsusiak, zaharrak, berriak
Edozein motatakoa izanda ere, maratila paregabea da leihoa munduari begiratzeko. Esnatu bezain laster, pertsiana igo eta lehen bistadizoa botatzen diogu kaleari, mendiari edo etxe aurrean dugunari. Euria goian behean ari duen edo eguzkia bidaide izango dugun jakiteko Egun argiarekin lehen hartu-emana da, nolabait. Baina begiradak ez dira beti leihotik mundura. Mundutik leihora begiratuz gero ere badago zer ikusia.